NUMANN BELATZA EGITAMUA TRUJILLON

Numann belatza, dagoeneko herrialde askotan desagertua den espeziea, atzerakada latza nozitzen ari da iberiar penintsulan. Trujillon, Caceres probintziako herria, belatz edo herriko lagunartean “mical” deituen populazioa ohiko arazoak nozitzen ari da, zeintzuk diren elikadura bizilekuak galtzea laborantza aldatu eta bertan behera uzteagatik, elikagaien galera (intsektizidak), baina eragile garbi bat ipar-bele eta usoek beharturik zezen plazara lekualdatu izana da, baita gizakiak sortu enbarazuak ere nola baitira beraien horma-hobiak ixtea, eta teilatuen eraberritzeak eta ondorioz teilapeko bizilekuaren galera, espeziearen bizileku kutunena.

 

Numann belatz harraparia, hiriko belatz txikia, (27/33zm luze, 58/74zm hego-luze eta 150/180gr-ko pisua). Arrak, emea baino txikiagoa, buru urdinxka, bizkarralde arre-gorrixka eta buztan gris-urdinxka. Azpi alde hori-gorrixkak, tanto beltzez.
Emeek eta gazteek buru eta bizkarralde marroi-herdoiltsua, arre iluneko tantoz, baita hegoak eta buztana ere, azpitik krema kolorea arre iluneko marradura finez zeina bular aldera biziagotu egiten den. Zintzur argia. Banda zabal subterminala, buztanean, arre iluna, ertz zuri mehearekin. Hegoen muturrak ilunagoak.

Sexu biek: begi eraztuna, mokoko argizaria eta hanka hori-laranxkak. Moko gris-zurixka, muturrean ilunagoa, beltza, zolaruntz argituz doana. Irisa arre-marroia. Atzazal zuriak.

Numann belatza eta belatz arrunta. Zenbait ezberdintasun.
Arruntak neurri handiagoa du, bere atzazalak beltzak dira, aldiz numannarenak kolore argikoak.
Numann arrak bizkarraldea eta burua garbiak eta ildaskatuak, eta arruntak tantodunak.
Bekainak grisak numannak, zuriskak arruntak.
Numannaren buztana barra gabeko grisa da, arruntarena barra ahulekin.

Mikrougaztunez elikatzen dira, matxinsaltoak, kirkillak, eta abar. Ehizan bere harrapakinari amilduz oldartzen zaio, bai lurrean eta bai aidean.

Afrikatik Trujillora otsailean iristen dira, lehendabizi arrak izaten dira eta bi aste barru emeak iristen, horma-hobiak hartzen hasten dira jauregi eta eraikin historikoetan, Escobarren Etxea esatebaterako, eta hiriguneko hainbat teilatutan, San Franciscoko kolonia ere oso inportantea dugu, baina denetan handiena Trujilloko zezen plazan dago. Gorteiatzea apirilean hasten da eta ekaineko bigarren astean txitak ikusten hasiko gara eguzkia hartzera irtetzen eta beren gurasoek ekartzen dizkietan harrapakinak jaten.
Uztail erdialdean numann belatzak hiritik kanpoko lo-lekuetara joaten hasten dira eta ondoren Afrika tropikaleko negupasa bidaiari ekingo diote.

Bere bizilekuaren aldaketekiko espezie sentikor katalogatua dago Extremaduran (C.R.E.A.). Ehiza legeak dioenez 601E-ko zigorra belatza hiltzeagatik edo bere habia edo arrautzak hondatzeagatik.
Debekatua dago numann belatz aleak saltzea, inportatu edo esportatzea, ehiza, erakustaldiak, pozoien erabilpena, edukitzea, trafiko eta merkataritza.

Espeziearekiko gure jokabidea oinarrizkoa da arrkastaz aurrera egin dezan eta geroaldi hurbilean desagertzeko zorian izan ez dadin. Horretarako parktikan jarri behar ditugu Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak aurreikusitako ekintzak Numann Belatzaren Bizilekuen Kontserbazioa Extremaduran Planean daudenak, zeintzuk diren: espeziearen kokapen berriak behatu eta egiaztatzea, enbarazuak sahiestu habia egite guneetan, legez kanpoko ehiza eta habien ustiatzea salatu.
Gainera koloniak dauden teilatuan lanak egiten badira: espeziearen ugalketa garaian ez egitea (otsailetik abuztu edo iraileraino), habia-kaxak egitea proposatu espeziearentzako eta bere teilatuarentzako onura baita, eta eraikinaren egiturari kalte egiten ez dioten zuloak estaltzea sahiestu.

Zauritutako alea aurkitzen badugu bere bizkarraldean kokatu behar gara, manta edo zapi batekin estali, hegoei tolesturik eutsi, eta janari eta edaririk ipini ez, (12 ordu baino gehiago igarotzen ez badira bera jaso arte), zulodun kaxa batean sartu eta premiatasunez deitu Suspertze Zentro hurbilenera, kasu honetan “Los Hornos”-era, telefonoa 900 351858.

Nahi izatekoa litzateke ahalik eta gehien sahiestea intsektizida eta herbiziden erabilpena, galondoak erretzea, muga eta arekak zaintzea, eta lehorreko laborantzaren galera sahiestea, eta bertako ez diren espezieekin baso-berritzea.

Edozein eratako lankidetza eskertuko diogu espezie hori eta bere ingurua kontserbatzen
lagundu ahal digun nornahiri.